235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, eskola jantokietan jateko dirulaguntza bereziak emateko, 2021-2022 ikasturterako. Aurkezteko epeak aldatzea

2021eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an, laburpena, honako deialdi honena: eskola jantokietan jateko dirulaguntza bereziak emateko, 2021-2022 ikasturterako. Bertan zehazten zen eskaerak aurkezteko epea hiru alditan eginen zela:

–Hilabete hauen 1etik 15era bitarte: 2021eko ekainean eta azaroan, eta 2022ko otsailean.

Udalak, osoko bilkuran, aldatu egin ditu aurkezteko datak, modu honetan: eskaera datak aurreratzea, bai azaroan bai otsailean, bi epe planteatuz:

–Urriaren 15etik 31ra bitarte eta urtarrilaren 15etik 31ra bitarte.

Sarrigurenen, 2021eko irailaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2114076