235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irisgarritasuna hobetzeko plan berezia, Santiago kooperatibaren eremuan, UI.V unitatean (Txantrea). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-SEP-21 (4/US).

“Ikusirik Santiago kooperatibaren eremuan irisgarritasuna hobetzeko pan berezia, NASUVINSAk aurkeztua 2021eko abuztuaren 20an, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko abuztuaren 30eko txostenarekin eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko irailaren 10eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Santiago kooperatibaren eremuan, UI.V unitatean (Txantrea), irisgarritasuna hobetzeko plan berezia, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUk sustatua. Haren xedea da dokumentu bakarrean biltzea irisgarritasuna hobetzeko plan berezien edukia eta indarrean den xehetasun-azterketa bat, eta, gainera, oraindik arauketa berariazkorik ez duten eraikinetako jarduketa arautzea; hori guztia, igogailuen instalazioa errazteko, halakorik ez duten atarietan.

2. Jakinaraztea ezen dokumentua behin betiko onetsi aurretik, orain arte jarduerarik egin ez den blokeetan, erantsitako gorputzen (igogailuak edo eskailera-kaxa berriak) itxura estetikoa aztertu behar dela, hirigintzako araudia determinazio estetiko batekin osatzeko.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau jakinaraztea NASUVINSA SAUri, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari”.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2114096