235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

UE-1 exekuzio unitatea borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE-1 exekuzio unitatea borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak, Jon Bengoetxea Mendiorozek eta Beatriz Martínez de la Hidalga Aizcorbek sustatuak.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 134. eta 169. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Irunberrin, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2114191