235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hirigune historikoko eremuko aldaketa xehatua.
Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko irailean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko aldaketa xehatua, Udalak sustatu duena helburu honekin: lehentasunez birgaitu beharreko eremua mugatzea, gutxi gorabehera hirigune historikoarekin bat eginda; esku-hartze orokorreko bi proiektu (EOP) mugatzea: EOP1, 132. lurzatitik 139. lurzatira 6. poligonoan, eta EOP 2, 218. lurzatia 6. poligonoan; 27., 28., 35. eta 36. artikuluak aldatzea Eraikingintza-ordenantzan; 1. artikulua aldatzea araudi partikularreko 1. kapituluan; hirigune historikoko esparruan tramitatutako espedienteak erregistratzea; dokumentazio grafikoa eguneratzea; intereseko eraikinen katalogoa eguneratzea, Vianako Printzea erakundearen inbentarioarekin bat; eta kategoria bakoitzean onargarriak diren obrak arautzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2114164