235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin osoko bilkuran arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena Jon Bengoetxea Mendiorozekin eta Beatriz Martínez de la Hidalga Aizcorberekin, UE-1 exekuzio unitatearen hirigintzako aprobetxamenduaren %10 dirutan lagatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Irunberrin, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2114153