235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Ordenantza, Irunberriko arroilaren harrera eremua arautzen duena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko arroilaren harrera eremua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin eta aplikatzekoak diren eta harekin bat datozen xedapenekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Irunberrin, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2114151