235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-16 industrialdean.
Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko Udal Plana aldatzeko, UC-16 unitate finkatuko industrialdeko bide sistemari dagokionez. Udalak berak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2114115