235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

“Bizikleta bidea eraikitzea. Lesaka Eurovelo bizikleta-bideen Europako sarearekin lotzea” proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2021eko irailaren 16an egindako osko bikuran, ondorengo erabakia hartu zuen:

“2021eko uztailaren 29ko osoko bilkuran onartu zen “Bizikleta bidea eraikitzea. Lesaka Eurovelo bizikleta-bideen Europako sarearekin lotzea”, PEYCO enpresak idatzia.

2021eko abuztuaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (154. zk.) eta 2021eko abuztuaren 11ko Diario de Noticias egunkarian argitaratutako iragarki baten bidez, jendaurrean jarri zen proiektu horri lotutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 egunez; era berean, erabaki hori banan-banan jakinarazi zitzaien eraginpeko jabeei.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1. Margarita Zubiri Michelena andreak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen uztailaren 29ko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Errekurtso hori ez da bidezkoa, izapide-egintza bat delako. Proiektuari egindako alegaziotzat jotzen da.

Eskatzen du:

1.–3. poligonoko 562. partzelaren trazadura partzelaren mugatik joatea.

2.–Dagokion balio justua ordaintzea Lesakako Udaleko lursailekin trukeak eginez.

3.–3. poligonoko 563. partzelarako sarbideari eragiten zaionez, une oro bermatu behar da sarbidea.

Erantzuna:

1.–Ez da onartu alegatutakoa; proiektugileek proposatutako trazadura teknikoki eta ekonomikoki onena da, PEYCO proiektua idatzi duen enpresaren “Salbatore ermitaren inguruko trazaduraren justifikazioa” txostenean oinarrituta. Txosten horretan, beste gauza batzuk ere azaltzen dira: babestu beharreko eremuak daude, hala nola ermita eta horri lotutako eremu mugakideak, hala nola iturriak, bankuak eta partzelaren hainbat elementu.

2.–Alegatutakoa ezetsi egiten da; hala ere, espedientearen geroko fasean (balio justuari buruzkoan), eskaerari ahal den neurrian erantzungo zaio, eta lursailekin ordaintzeko ahalegina egingo da, baina kontuan hartuta prozesu luzea eta konplexua dela, eta hori lortzea ez dagoela soilik Udalaren esku, baizik eta Nafarroako Gobernuko Komunen Atalak onartu behar duela.

3.–Alegatutakoa onartu da, eta lurzatirako sarbidea bermatu da, bai obra-fasean, bai obra egin ondoren.

2. Jesús, José Luis eta Rafael Unsión Pabolleta jaunek beste alegazio bat aurkeztu dute; Udalak Lesakako 2. poligonoko 151. partzelari eta 3. poligonoko 450. partzelari dagokien okupatu beharreko zatia trukatzeko espedientea hasteko konpromisoa har dezala eskatu dute.

Erantzuna:

1.–Alegatutakoa baiesten da, eta Udalak konpromisoa hartzen du eskatutako truke-espedientea hasteko, baina honako hauek ohartarazten dizkie:

–Hori onartzea ez dago Udalaren esku soilik; aitzitik, Nafarroako Gobernuko Komunen Atalaren oniritzia behar da.

–Ontzat ematen da Tracasa bidez egindako lurren balorazioa, eta edozein balio kalkulatzeko oinarritzat hartuko da:

  • 3. poligonoko 151. eta 679. partzelen azalera eta mugak eskrituretan jasotakora egokituko dira, eta haietan ageri den azalera ontzat emango da. Horretarako, Nafarroako Gobernuari txosten bat egiteko eskatuko zaio.
  • Lurzati horien azalera eta mugak egokitu ondoren, 151. lurzatiak okupatzen dituen m2-ak aztertuko dira, eta lursail hori Tracasak ezarritako prezioen arabera baloratuko da.
  • Lesakako Udalaren jabetzakoa izango den lursail horren truke, 3. poligonoko 450. lurzatian balio ekonomiko bereko lursail bat emango zaie, truke gisa, Tracasaren balorazioan oinarrituta.
  • Lesakako Udalak ahaleginak egingo ditu hemen jasotzen diren trukeak edo jabetzak ahalik eta lasterren trukatzeko. Hala ere, akordio hau sinatzen denetik hiru urte igaro ondoren, 3. poligonoko 151. partzelaren jabeek trukea eteteko eta akordio hau sinatzen den unean lursail horien kontraprestazio gisa ezarritako balio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izango dute (KPIaren balioarekin eguneratua); Lesakako Udalak, berriz, ez du trukea bere aldetik eteteko eskubiderik izango.

Bestalde, komenigarritzat jo da 2. poligonoko 505. partzelaren ordez beste partzela komunal bat jartzea, aldi baterako okupazio gisa.

Aho batez, Udalbatzak erabaki du:

1. Margarita Zubiri Michelena andreak jarritako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea, eta, alegaziotzat hartuta, goian adierazitako moduan baiestea eta ezestea

2. Unsion Pabolleta anaien alegazioa baiestea, goian aipatutako baldintzetan.

3. Behin betiko onartzea “Bizikleta-bidea eraikitzea. Lesaka Eurovelo bizikleta-bideen Europako sarearekin lotzea”, PEYCO enpresak idatzia.

4. Proiektu horren eraginpeko ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartzea.

5. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko bidaltzea, eta, horrez gain, udaletxeko iragarki-oholean eta Nafarroan zabalduen dauden egunkarietako batean argitaratzea, ukituei jakinarazpen pertsonala eginez”.

PROIEKTUA: “LESAKAKO BIDEGORRIA ERAIKITZEA”

Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda

LURZATIA
ZENBAKIA

TITULARRA

DESJABETZA

(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

INSTALAZIOAK

(m²)

POLIGONOA

LURZATIA

AZPIPARTZELA

ERABILERA/LABORANTZA

LE-02

Unsión Pabolleta, Jesús

Unsión Pabolleta, José Luis

Unsión Pabolleta, Rafael

89,88

3

151

C

Askotariko zuhaitzak

53,75

3

151

B

Askotariko zuhaitzak

88,41

3

151

A

Belagia

LE-03

Zozaya Irigoyen, Elena

29,72

73,32

3

220

B

Eraikuntza

72,41

138,25

3

220

A

Belagaia

LE-04

Lesakako Udalaren herri-lurra

894,52

172,61

3

373

P

Hariztia

10,82

3

373

J

Askotariko zuhaitzak

498,39

96,89

3

373

I

Askotariko zuhaitzak

LE-05

Transbidasoa SA

24,21

3

460

A

Hariztia

LE-06

Zubiri Michelena, Margarita

124,73

3

482

B

Hariztia

LE-07

Zubiri Michelena, Margarita

211,99

18,09

3

563

A

Hariztia

LE-08

Zozaya Irigoyen, Elena

4,83

87,12

3

580

A

Belagia

LE-09

Lesakako Udalaren herri-lurra

362,48

3

663

A

Askotariko zuhaitzak

LE-10

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

437,32

5,07

3

690

C

Bidea

Lesakan, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

L2114211

Iragarkiaren kodea: L2114211