235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Kudeaketa-esleipenaren onarpena, Etxarrentxuloko udal bulegoetan energia-efizientzia handiko klimatizazio sistema bat hornitzeko eta jartzeko eta argiteria publikoa led argiterira aldatzeko

Girgillaoko Udalak, 2021eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Etxarrentxuloko Kontzejuak Girgillaoko Udalari egin kudeaketa-esleipena onartzea, Etxarrentxuloko udal bulegoetan energia-efizientzia handiko klimatizazio sistema bat hornitzeko eta jartzeko eta argiteria publikoa led argiterira aldatzeko, uztailaren 1eko 13/2020 Foru Legearen 4.3 artikuluarekin loturik. Foru lege horren bidez onetsi zen 25 milioi euroko aparteko kreditu bat eman, arautu eta banatzea, Nafarroako Toki Ogasunen parte-hartzearen funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartu behar izan diren ohiz kanpoko neurri urgenteengatik toki entitateek dituzten beharrei erantzuteko.

Bigarrena.–Onestea Etxarrentxuloko Kontzejuaren eta Girgillaoko Udalaren arteko kudeaketa-esleipenaren hitzarmena sinatzea, aurreko puntuan aipatutako jarduketak egiteko.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Etxarrentxulon, 2021eko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2114258