235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKAI

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ekaiko Kontzejuak, 2021eko irailaren 26an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Ekain, 2021eko irailaren 27an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L2114404