235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 17. poligonoko 399. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 16an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik RE 3466/2021 idazkia, José Antonio Fraile Lirozek aurkeztua, eskatzen duena izapidetu dadila 17. poligonoko 399. lurzatiko xehetasun-azterketa, okupazioa handitzeko, 17. poligonoko 399. lurzatiaren %100ekoa izan arte, beheko solairuan, orain arte %85ekoa baita, handitu gabe eraikigarritasuna, eta ukitu gabe bidea nahiz mugakideak.

Kontuan hartuz arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Kontuan hartuz 253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea José Antonio Fraile Lirozek aurkeztutako xehetasun-azterketa, eskatzen duena izapidetu dadila 17. poligonoko 399. lurzatiko xehetasun-azterketa, okupazioa handitzeko, 17. poligonoko 399. lurzatiaren %100ekoa izan arte, beheko solairuan.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Sustatzaileari agiri teknikoak eskatzea, behin betiko onespena eman baino lehen, bat etorriz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuarekin, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua.

Laugarrena.–Ikusirik informazio publikoa eta aurkeztutako dokumentazio teknikoa, 253/2019 Foru Dekretuan ezarritako formatuan aurkeztu ere, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Erabakitzea bertan behera uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen dute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2113937