235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Finken normalizazioa, Burutaingo 8. poligonoko 528. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren abuztuaren 12ko 2/08-2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Burutaingo 8. poligonoko 528. lurzatiko finken normalizazioari buruzko espedientea.

Iragarkia 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an, eta espedientea jendaurrean egon den denboran ez da alegaziorik jaso.

Anueko Udalak, 2021eko irailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Burutaingo 8. poligonoko 528. lurzatiko finken normalizazioa, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erabakia igortzea interesdunei eta Burutaingo Kontzejuari.

Anuen, 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2114071