235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

UE 3 unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Oibarko Udaleko alkateak, irailaren 23an emandako 182/2021 eta 183/2021 ebazpenen bitartez, hasiera batez onetsi zituen Udal Plan Orokorreko UE 3 unitatea birpartzelatzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Malerreka SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2114214