235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertze-errekurtsoa jartzea, Iruñeko Udaltzaingorako 25 udaltzain-lanpostu betetzeko deialdian onetsitako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzeari buruzko 2021eko uztailaren 16ko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren aurka

2021eko abuztuaren 3an, Jorge García Pérez de Muniáin jaunak berraztertze-errekurtsoa jarri zuen Giza Baliabideetako zuzendariaren 2021eko uztailaren 16ko ebazpenaren kontra, zeinaren bidez Iruñeko Udaltzaingorako 25 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi baitzen.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin bat, espedientean interesa dutenek 10 eguneko epea dute, jakinarazpena egiten denetik aitzina, aipatu errekurtso hori Zapatería kaleko 40ko 1. solairuan (Langileriako bulegoan) aztertu ahal izateko eta egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Iruñean, 2021eko irailaren 9an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2114103