235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onesten da 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak susta ditzaten 2021-2022 aldian. DDBN identifikazioa: 583604.

Nafarroako Kirolaren Institutuak, Kirolaren Zuzendariordetzaren bitartez, esleiturik dituen eginkizunen artean dago mota guztietako kirol-jarduera fisikoak sustatzea Nafarroako gizarte osoan, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez. Kirola Sustatzeko Atalari dagokio kirola sustatzeko programak bultzatu eta sustatzea arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren giza taldeentzat, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren programen antolaketa sustatzea, toki-erakundeen bidez eta helburu nagusi kirola sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea dituzten beste entitate batzuen bidez.

Bestalde, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3.a, 3.f eta 3.t artikuluetan, helburu batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeari begira, eta, hala, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak lortu beharreko helburu bihurtu dira. Honako hauek dira:

a) Erraztasunak ematea pertsona guztiek kirol-jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Lehentasuna emanen zaio guztientzako kirola sustatzeari, arreta berezia jarriz aisia betetzeko jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan, kirolean modu jarraituan aritzeko, josteta eta jolaserako eta osasuna hobetzeko.

f) Ahaleginak egitea kirol-jardueren praktika heda dadin Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osora.

t) Kirola sustatzea, osasun ohituratako, eta hura bultzatzen duten kirol modu guztiei bulkada ematea.

Halaber, Kirolari buruzko Foru Legearen 33 a) artikuluak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioak kirol-jarduera sustatuko duela, laguntzen eta dirulaguntzen araubide baten bidez besteak beste. Ondoren, berariaz esaten da kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaileek tratamendu bereizia ematen ahal dietela toki-erakundeei, honako hauek kontuan izanik: baliabideen aprobetxamenduaren plangintza orekatua, kokapen geografikoa, populazioa eta toki-erakundeen antzeko ezaugarri bereziak.

Horrenbestez, foru agindu honen bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuak toki-erakundeen eskura jartzen dituen baliabideak formula desberdinetan gauzatzen dira, zuzenean herritarren osasun fisiko eta psikikoa hobetzen laguntzeko asmoz, bai eta haien bizi kalitatea ere.

Adierazi behar da programa hau urte anitzekoa dela, eta horren gastua aukerakoa dela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren martxoaren 13ko 29/2019 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez onetsi zen epe ertaineko programazio ekonomikoa (Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoa) eta irizpideak ezarri ziren Nafarroako Gobernuaren urte anitzeko espedienteak tramitatzeko, 2019-2022 eperako.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia hirugarren adinekoentzako programak eta tokiko proiektuak sustatzeko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5110-4609-336100: Suspertze Plana Toki-erakundeen kirol-jardueretarako laguntzak

2021

110.000,00

A50002-A5110-4609-336100: Suspertze Plana Toki-erakundeen kirol-jardueretarako laguntzak

2022

80.000,00

520001-51200-4609-313904: Udalek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak

2021

50.000,00

4. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko, 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak susta ditzaten 2021-2022 aldian.

1.2. Honako hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

1.2.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak.

1.2.2. Herritarrei zuzendutako tokiko proiektuak, jarduera fisikoaren eta osasunaren arlokoak, jarduera fisikoa eta sedentarismoaren prebentzioa sustatzeko helburua dutenak. Proiektu horiek toki-erakunde eskatzaileak zuzendu beharko ditu, baina eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin garatu beharko dira; horretarako, bi aldeek hitzarmen edo akordio bat izenpetu beharko dute. Tokiko sareko beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.

1.3. Honako hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

–Kirol teknikarientzako prestakuntza jarduerak, hezkuntzaren esparruan edo beste esparru batzuetan garatzen direnak. Honako hauek, esate baterako: kirol teknikarientzako ikastaroak, lehen sorospenetako ikastaroak, etab.

–Nafarroako Kirolaren Institutuaren (NKI) beste deialdi berariazkoago batzuen helburu diren edo horietan jasotzen diren kirol-jarduera fisikoak.

–1.2 oinarrian aipatzen ez diren jarduerak.

2.–Helburua.

1.2 oinarrian jasotzen diren jarduerak egitean sortutako defizita hein batean berdintzeko erabiliko da dirulaguntza, betiere titulartasuna toki-erakundeari badagokio eta jarduera horiek 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarte egiten badira.

3.–Aurrekontuko kreditua.

3.1. Deialdi honi aurre egiteko, 240.000 euro bideratuko dira helburu horietarako. Dirua partida hauei egotziko zaie:

–160.000 euro, 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 30era arte egiten diren programetarako eta tokiko proiektuetarako, eta horietatik:

  • 65.000 euro, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako “Suspertze Plana Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura, 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako programetarako.
  • 95.000 euro, jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuetarako, honako partida hauen kargura:
  • 45.000 euro, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako “Suspertze Plana Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura.
  • 50.000 euro, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako “Udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak” izeneko 520001-51200-4609-313904 partidaren kargura.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren uztailaren 21eko 27/2021 Foru Aginduaren arabera, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2021eko uztailaren 2an hartutako Erabakia, Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak batera baimendu zuten Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza batzuk emateko deialdia onesteko eta tramitatzeko, eta dirulaguntza horiek esleitzeko, toki-erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2021eko ekitaldian.

80.000 euro, Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partida ekonomikoaren kargura, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arte egiten diren programetarako eta proiektuetarako.

3.2. Dirulaguntzen deialdi honetarako esleitutako guztirako kreditua honako atal hauetan banatuko da:

3.2.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak:

100.000 euro. Horietatik, 65.000 euro 1. aldian (hots, hasten direnetik 2021eko azaroaren 30era arte bitarte egiten diren programetarako) eta 35.000 euro 2. aldian (hots, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarte egiten diren programetarako).

3.2.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

140.000 euro. Horietatik, 95.000 euro 1. aldian (hots, 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egiten diren proiektuetarako) eta 45.000 euro 2. aldian (hots, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarte egiten diren proiektuetarako).

3.3. Aurreko edozein ataletan, ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen diru partida agortzen, soberako kopurua gainerako atalean banatuko da.

3.4. Edonola ere, dirulaguntza emateko baldintza izanen da dagokion ekitaldi ekonomikoan helburu honetarako kreditu egoki eta aski egotea.

4.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

4.1. Nafarroako toki-erakundeek eskuratzen ahal dituzte ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzak.

4.2. Deialdi honen barnean sartzen dira kapital osoa udalarena duen merkataritzako sozietate baten bidez kirol-jarduerak antolatzen dituzten toki-erakundeak. Kasu horretan udalak ziurtagiri bat aurkeztuko du, non azalduko baita merkataritzako sozietate horren kapital osoa udalarena dela.

4.3. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

–Diruz lagundutako programak garatu bitartean zenbait lanetan aritzen diren langile horiek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.

–Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik. (II. eranskina).

–Apustu enpresek (barne direla apustu makinen operadore diren enpresak) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten jarduerek ere ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten jarduerak, dela instalazioetan, dela jardueren garapenean erabiltzen diren jantzietan eta materialean. (II. eranskina).

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.

–Dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea. (II. eranskina).

–Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuan –uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatua– ezartzen denez, adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak dira, bakar-bakarrik, gastu arrunt hauek, diruz laguntzen diren programen eta proiektuen izaerari zuzenean eta zalantzarik gabe lotuak badaude eta diruz lagundutako jarduerak egiteko ezarri den aldiari baldin badagozkio:

–Kirol teknikariaren edo monitoreen soldatak eta gizarte segurantzako gastuak. Beren lanaldiaren barrenean programan eta/edo proiektuan ematen duten denborari dagokion gastua egotziko da.

–Programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko, kirol kudeaketarako enpresekin sinatzen diren aholkularitza teknikorako kontratuen gastuak, edo langile autonomoekin sinatzen diren kontratuenak.

–Aseguru polizak.

–Garraio antolatua parte hartzen dutenentzat.

–Programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko kirol material suntsigarria.

–Programa eta/edo proiektua sare sozialetan, mugikorretako aplikazioetan, webean eta abarretan zabaldu eta haren berri ematea.

–Nafarroako Kirolaren Institutuak baloratuko dituen beste gastu berariazko batzuk (jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuetarako soilik). Gastu horiek proportzionalak izanen dira proiektuaren garapen epearekin.

6.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

6.1. Dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko urriaren 20an bukatuko.

6.2. Dirulaguntza-eskaerak eta justifikazio agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

6.3. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

7.–Toki-erakundeek aurkeztu beharreko eskaera eta dokumentazioa.

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:

7.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programa.

1. Eskabidea (II. eranskina).

2. Egitaraua: (III. eranskina).

–1. fitxa: Taldearen ezaugarriak: (Fitxa talde bakoitzeko).

Fitxari erantsi behar zaizkio monitoreek irakatsitako jarduerari dagokionez duten esperientziaren eta titulazioaren ziurtagiriak.

–2. fitxa: Aurrekontua: (Fitxa aldi bakoitzeko).

Diru-sarreren artean sartuko dira programari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.

Lehenbiziko aldian programa irailean edo urrian hasi eta 2021eko azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak sartuko dira, eta bigarren aldian 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era egotzitakoak.

7.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

1. Eskabidea (II. eranskina).

2. Proiektuaren ezaugarriak. (Gehienez ere 10 folio, bi aldeetatik):

a.1) Justifikazioa.

Proiektua aipatu eremua abian jartzea justifikatzen duten berariazko arrazoiak.

a.2) Helburu orokor eta berariazkoak.

a.3) Proiektuaren deskribapen zehatza: Proiektua abian jartzeko, garatzeko eta haren bukaera-aldirako prozedura, erabiltzailea proiektuan sartzen denetik hura bukatu arte.

a.4) Deskribatzea zer prozedura erabili den jarraipena eta ebaluazioa egiteko erabiltzaileekin lortu nahi diren berariazko helburuen lorpenari dagokionez.

a.5) Tokiko sareko eragileak, esku hartzen dutenak, eta haien koordinazioa.

a.6) Proiektuan esku hartzen duten teknikariak: izen-abizenak, adina eta bakoitzak ematen duen jarduerarekin lotutako titulazio berariazkoa.

a.7) Deskribatzea nola sartu ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk, honako honi dagokionez: ea aurreikusten duen gizarte-bazterketako arriskuan dauden familietako erabiltzaileen parte-hartzea, eta/edo behar bereziak dituzten pertsonena eta/edo baliabide ekonomiko apalak dituztenena.

a.8) Zabalkunde plana: Komunikazio ekintzak nola eta non eginen diren deskribatzea: liburuxkak osasun etxeetan, argitalpenak toki-erakundearen web-orrian, sare sozialak (Twitter, Instagram, Facebook, etab.).

Zabalkunderako plan horrek bermatuko du euskara komunikazio guztietan agertzen dela (paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedatzeko baliabideak, megafonia eta publizitate leloak), bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Nafarroako bertako hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudiarekin eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuarekin, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko; halaber, hizkuntza inklusiboaren erabilera bermatuko du, bat etorriz Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzeko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin, lege horrek generoaren ikuspegia informazio printzipio gisa txertatzen baitu politika publiko guztietan.

3. Proiektuaren aurrekontua: (III. eranskina. 2. fitxa). Fitxa/aldia.

Diru-sarreren artean sartuko dira proiektuari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.

Lehenbiziko aldian 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak eta diru-sarrerak sartuko dira, eta bigarren aldian, berriz, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era egotzitakoak.

Honakoak erantsi beharko dira bai programetarako bai proiektuetarako:

7.2.4. Toki-erakundeak ez duela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude. (II. eranskina).

7.2.5. Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak dituela dioena, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, bere zerga betebeharrak eguneratuak dituela dioena.

Ez da Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren ziurtagiririk aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztapen hori zuzenean egiteko. Uste izanez gero datu horiek ez direla kontsultatu behar, datu horiek aurkezteaz gain, aurkakotasuna justifikatu beharko du, eta eskabide orokor bat bidali beharko dio prozedura edo tramitearen ardura duen unitateari.

8.–Diruz lagundutako programek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

Diruz lagundutako programetan eta proiektuetan dauden jarduera guztietan errespetatu beharko dira Covid-19ari dagokionez osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak, bai eta dirulaguntzen xedeko programak eta proiektuak garatu bitartean indarrean daudenak ere.

Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izanen da baldintza hauek betetzea:

8.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programa.

a) Parte-hartzaile guztiak 60 urtetik gorakoak izanen dira.

Baldin eta toki-erakunde batek aurkezten badu aipatutako betekizuna betetzen ez duen talderen bat, Nafarroako Kirolaren Institutuari txostena bidali beharko dio arrazoiak azalduz; balorazio batzordeak horiek aztertu, eta onartzen al dituen adieraziko du.

b) Gutxieneko iraupena 8 hilabetekoa izanen da, eta irailean edo urrian hasi beharko da. Gutxieneko maiztasuna astean 2 saiokoa izanen da, salbu eta Eguberrietako eta Aste Santuko oporretako asteetan (gehienez ere 3 aste guztira) edo aste barruan jaiegunak direnean.

c) Monitore guztiek berariazko prestakuntza eta esperientzia izan behar dute helduaroan egiteko jarduera fisikoari dagokionez. (Hasierako dokumentazioan frogatuko da).

d) Deialdi honetako jarduera fisikoaren arloko tokiko proiektuetan dauden taldeek ezin izanen dute jaso 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programei dagokien dirulaguntza.

8.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

a) Aipatu proiektuek, zeinak eginak baitaude toki-erakundearen, dagokion osasun etxearen eta tokiko sarean ari diren inplikatutako eragile gehiagoren arteko lankidetza giro estuan eta hitzarmen bidez, honako helburu hau dute: jarduera fisikoa txertatzea, bizimodu osasuntsua eta osasungarria sustatzeko eta gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan tresna baliagarria izateko, pertsonen gaitasun funtzionala mantendu eta areagotzeko, bizi kalitatea hobetzeko ahal den denbora gehien.

b) Osasun etxeek osasuntsu daudenentzat nahiz gaixoentzat bizimodu aktiboak dituen onurak sustatu eta sentsibilizazioa eginen dute horren gainean, jarduera fisikoan aritzeari luzeago atxikitzeko.

c) Toki-erakundeak zuzentzen dituen proiektu guztiek izan beharko dute hitzarmen edo akordio bat izenpetuta eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin, bi aldeen konpromisoak jasotzen dituena, diruz lagundu beharreko proiektua behar bezala garatzeko (instalazioak, langileak, zerbitzuak, eginkizunak, etab.). Hitzarmenean tokiko sareko beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.

d) Proiektuak populazio osoari zuzenduko zaizkio, haurtzarotik, baina bereziki 60 urtez gorakoei. Horrez gain, osasuntsu daudenak nahiz gaixoak sartuko dira, eta gaixoen kasuan osasun etxeetako profesionalek errezeta bidez aginduko diete jarduera fisikoan aritzea.

e) Medikuak jarduera fisikoan aritzea agindu ondoren hautatuko du gaixoak jarduera.

f) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu edo lizentzia titulua izan beharko dute kirol arduradunek, zeinek jarduerak programatu, planifikatu, koordinatu eta kontrolatzeko ardura izanen baitute eta osatuko baitute proiektuaren eduki praktikoa.

g) Proiektuak toki-erakunde onuradunaren instalazioetan eginen dira, bai eta entitateak horretarako erabili nahi dituen instalazioetan ere.

h) Nafarroako Kirolaren Institutuko teknikariek bisitak egiten ahalko dituzte proiektu bakoitza ezagutu ahal izateko, eta haren arduradun diren toki-erakundeko osasun langileekin eta teknikariekin biltzen ahalko dira.

9.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta balorazio prozedura.

Programa eta/edo tokiko proiektua garatzen ez badira, Nafarroako Kirolaren Institutuak 5. oinarrian aipatzen diren gastuetako bat ere ez du diruz lagunduko.

Programa eta/edo tokiko proiektua hasi ondoan eteten badira, diruz lagundutako kopurua gauzatutako iraupenaren proportziokoa izanen da.

9.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak.

9.1.1. Nafarroako Kirolaren Institutuak programak finantzatuko ditu aurrekontuetan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.1.2. Eskaera bakoitzari puntuazio bat emanen zaio, aurkeztutako talde kopuruaren arabera. Talde bakoitzari puntu bat egokituko zaio.

Puntu baten balioa ateratzeko, eragiketa hau eginen da: dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura. Erakunde bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, erakunde bakoitzak lortutako puntu kopurua bider puntuaren balioa eginen da.

9.1.3. Puntuaren balioa kalkulatu eta gero, eta diruz lagundutako entitate bakoitzari dagokion zenbatekoa esleitu eta gero, dagoen partida ekonomikoa agortu ez bada, soberako kopurua jarduera fisiko eta osasunaren tokiko proiektuei pasatuko zaie.

9.1.4. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko programaren eta proiektuen guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada gehiegizko finantzaketa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

9.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

9.2.1. Jarraian, balorazio irizpideak zehaztu dira, zein bere ponderazioarekin, eta, hartara, lehentasun-hurrenkera bat ezartzen ahalko da:

a) Proiektua egokia den edo garrantzia duen jarduera fisikoa herritarren artean sustatzeko: 14 puntu gehienez:

–Proiektua deialdiko helburuei zenbateraino egokitzen zaien: (5 puntu gehienez).

(1 puntu deskribatutako proiektuari egokitutako helburu bakoitzeko).

–Proiektuaren garapenaren deskribapen zehatz eta argia (5 puntu gehienez).

(5 puntu haren garapena argi eta garbi deskribatuta badago: 0 puntu argi eta garbi deskribatuta ez badago).

–Prozedura xehatua zehaztea proiektuaren berariazko helburuen jarraipenari eta ebaluazioari dagokienez. (4 puntu gehienez).

(2 puntu prozedura bakoitzeko, biak ala biak argi eta garbi deskribatuta badaude; 0 puntu prozedurak argi eta garbi deskribatuta ez badaude).

b) Tokiko sarea osatzen duten eragileen inplikazio maila: 3 puntu gehienez.

(0,5 puntu proiektuan berariazko eginkizunak dituen eragile bakoitzeko).

c) Kalitatea proiektuaren zabalkundea egitean: 3 puntu gehienez.

Komunikazio ekintzak nola eta non eginen diren deskribatzea: liburuxkak osasun etxeetan, argitalpenak toki-erakundearen web-orrian, sare sozialak...

(1 puntu proiektua toki-erakundearen web-orrian argitaratuta badago; 0,5 puntu beste zabalkunde ekintza batzuk badira).

d) Ekitatearen ikuspegia edo proiektuaren eskaintzan lehentasuna duten beste alderdi batzuk txertatzea (dibertsitate funtzionala duten pertsonak, egoera ekonomiko ahulean dauden kolektiboak...). 3 puntu gehienez.

–Gizarte-bazterketako arriskuan dauden familietako parte-hartzaileak: 1 puntu.

–Behar bereziak dituzten parte-hartzaileak: 1 puntu.

–Baliabide ekonomiko gutxiko pertsonak: 1 puntu.

e) Genero ikuspegia txertatzea proiektua idaztean: 2 puntu gehienez.

Proiektua idaztean, hizkeraren erabilerari dagokionez, genero ikuspegia kontuan hartzea baloratuko da: (2 puntu baldin eta testu osoan genero ikuspegia erabiltzen bada, 1 puntu batzuetan erabiltzen bada, eta 0 puntu erabiltzen ez bada).

Laguntzak ematen ahalko zaizkie, soilik, 12 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuei.

9.2.2. Proiektu bakoitzari emanen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko prozedura hau erabiliko da:

a) Deialdi honetako laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako eskaerak konparatuz, hartara haien artean lehentasuna ezarriko baita proiektuen funtsezko alderdien arabera, 9.2.1 oinarriarekin bat.

b) Nafarroako Kirolaren Institutuak proiektu bakoitza finantzatzen ahalko du, aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.2.3. Kasuan kasuko dirulaguntza kalkulatzeko, eskaerak guztira lortutako puntuazioa puntu baten balioarekin biderkatuko da, 9.2.1 atalean agertzen den baremoa aplikatuz. Puntu baten balioa ateratzeko, eragiketa hau eginen da: guztira dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura.

9.2.4. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko programaren eta proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada soberako finantzazioa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

10.–Antolamendua eta instrukzioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetza izanen da.

11.–Ebazpenak.

11.1. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta hiru hilabeteko epean argitaratuko da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik egonen da ebazpena ematera.

11.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespenaren gainean ebatziko da.

11.3. Informaziorako soilik, laguntzak emateko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak Nafarroako Kirolaren Institutuaren iragarki-taularen bidez argitaratuko dira.

11.4. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

11.5. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, administrazio berak emanak izan, nahiz beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoek nahiz nazioartekoek. Nolanahi ere, horien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du inola ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

11.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.

12.–Frogagiriak.

Bi epealditan aurkeztuko dira frogagiriak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Agiriak bereizita aurkeztuko dira, eta beren izenaren bidez behar bezala identifikatuta egonen dira:

12.1. 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programa.

12.1.a) Lehenbiziko aldia: 2021eko abenduaren 2ra arte, irailean, urrian edo azaroan hasi eta 2021eko azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako programarengatik:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Talde bakoitzaren datu orokorrak (IV. eranskina. 1. fitxa, bat talde bakoitzeko).

2.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data programaren hasieratik 2021eko azaroaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–Faktura guztien ordainketa data programaren hasieratik 2021eko abenduaren 2ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta toki-erakundeko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena izan direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

3.–Emaitzen kontua: Idazkariaren ziurtagiria, alkateak edo buruak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla eta zehazten duena dagozkion diru-sarreren eta gastuen zerrenda (IV. eranskina, 3. fitxa), honako hau kontuan izanik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira ikastaro-programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, hura hasi eta 2021eko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

–Entitatearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean 2020ko abenduaren 31 baino lehen. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2022ko otsailaren 15a baino lehen.

4.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina).

Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

12.1.b) Bigarren aldia: 2022ko uztailaren 23ra arte, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako programarengatik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Talde bakoitzaren datu orokorrak (IV. eranskina. 1. fitxa, bat talde bakoitzeko).

2.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–Faktura guztien ordainketa data 2021eko abenduaren 1etik 2022ko uztailaren 23ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta toki-erakundeko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena izan direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

3. Emaitzen kontua: Idazkariaren ziurtagiria, alkateak edo buruak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla eta zehazten duena dagozkion diru-sarreren eta gastuen zerrenda (IV. eranskina, 3. fitxa), honako hau kontuan izanik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira ikastaro-programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

2.3. Langileria gastuen justifikazioari dagokionez (entitatearen gastu berekiak soilik), toki-erakundeak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

4.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

12.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak.

12.2.a) 1. aldia: 2021eko abenduaren 2ra arte, 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako tokiko proiektuarengatik:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–Faktura guztien ordainketa data 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 2ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta toki-erakundeko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena izan direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

2.–Emaitzen kontua: Idazkariaren ziurtagiria, alkateak edo buruak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla eta zehazten duena dagozkion diru-sarreren eta gastuen zerrenda (IV. eranskina, 3. fitxa), honako hau kontuan izanik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira tokiko proiektuarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

–Entitatearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean 2021eko abenduaren 31 baino lehen. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2022ko otsailaren 15a baino lehen.

3.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina).

Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

12.2.b) 2. aldia: 2022ko uztailaren 23ra arte, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako tokiko proiektuarengatik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Tokiko proiektuaren memoria:

–Proiektuaren funtzionamenduaren deskribapen orokorra.

–Proiektuaren helburu orokorrak eta berariazkoak noraino bete diren zehaztea.

–Partaideen kopurua, guztira. (Sexuaren eta adinaren arabera zehaztuta).

–Esku-hartu duten teknikariak.

–Proiektuaren informazio eta zabalkunderako plana.

–Proiektuko ebaluazioaren emaitzak.

2.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. (IV. eranskina. 2. fitxa).

–Fakturen data 2021eko abenduaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).

–Faktura guztien ordainketa data 2021eko abenduaren 1etik 2022ko uztailaren 23ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta toki-erakundeko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena izan direla eta ordaindu direla gastu/faktura horiek.

3.–Emaitzen kontua: Idazkariaren ziurtagiria, alkateak edo buruak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla eta zehazten duena dagozkion diru-sarreren eta gastuen zerrenda (IV. eranskina, 3. fitxa), honako hau kontuan izanik:

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira ikastaro-programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

2.3. Langileria gastuen justifikazioari dagokionez (entitatearen gastu berekiak soilik), toki-erakundeak erantsi beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

4.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

13.–Dirulaguntza nola eta noiz ordaindu.

13.1. Frogagiriak aurkeztu ondoan emanen da ordaintzeko ebazpena, 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Ematen den dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta hiru hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

13.3. Bi zatitan ordainduko zaie entitate onuradunei banku transferentzien bidez; aldez aurretik, 12. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuko ditu onuradunak, eta, betiere, ematen den dirulaguntza ez da jardueraren defizita baina handiagoa izanen.

14.–Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, programaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

15.–Betebeharrak.

15.1. Dirulaguntzen onuradun diren toki-erakundeek adierazten zaizkien xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, haien aplikazioa agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

15.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute.

15.3. Onuradunak behartuta daude egin beharreko jarduera guztietan errespetatzera osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak, bai eta dirulaguntzen xedeko jarduerak garatu bitartean indarrean daudenak ere.

15.4. Onuradunek adierazten dute ez direla ari betetzen zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, edo, edonola ere, ez daudela zehapen- eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

15.5. Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena ematen den unean, onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

15.6. Egiaztatu eta kontrolatzeko lanak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatu bezala.

15.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

15.8. Onuradunek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere jarraikiz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuari, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua. Horren gaineko justifikazioa azken memorian aurkeztuko da.

15.9. Dirulaguntza jasotzen duten toki-erakundeek Nafarroako Kirolaren Institutuko norbait gonbidatu beharko dute diruz lagundutako programetan eta proiektuetan sartutako aurkezpen eta jardueretara.

15.10. Onuradunek Nafarroako Kirolaren Institutuari emanen dizkiote programa eta proiektuekin zerikusia duen jendaurreko edozein ekintza (prentsa oharrak, aurkezpenak, etab.).

15.11. Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuak –uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatuak–, honako hau ezartzen du: adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Diruz lagundutako programetan parte hartzen duten toki-erakundeek egiaztatu behar dute ziurtagiri hori.

16.–Azpikontratazioa.

16.1. Toki-erakunde onuradunek diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako.

16.2. Ez da inola ere azpikontraturik eginen baldin horrek diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen badu eta proiektuari ezer berririk eransten ez badio.

16.3. Kontratistek toki-erakunde onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Toki-erakunde onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin beharko dira dirulaguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta toki-erakunde onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

16.4. Entitate onuradunak ezin du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jarduera osoa edo zati bat gauzatzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 artikuluan adierazitako pertsonekin.

17.–Ez-betetzeak.

17.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak berekin ekarriko du dirulaguntza galtzea, jasotako dirua itzuli beharra –Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz– eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea, galarazi gabe antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak.

17.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

18.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

18.1. Laguntzen eskaera-orria eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzei dagokien fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

18.2. Deialdi honen prozeduran egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

19.–Datu pertsonalen babesa.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.

Deialdi honen VI. eranskinean, eskaintzen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa.

20.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien eta aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete toki administrazioek, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, ukatu gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

21.–Aplikatu beharreko legeria.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: F2113816