234. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2389/2021 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, arkitekto teknikoaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 2925/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3555/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 489/2020 Ebazpenaren bidez, langileen batzordeak proposatutako ordezkariak izendatu ziren. Ebazpen hori 2020ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 1872/2020 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2020ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ekoan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 1646/2021 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, ekainaren 15eko 1734/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, arkitekto teknikoaren lanpostuetan aritzeko: Miriam Arana Azpeitia andrea, igoera txandakoa, eta Yolanda Lander Igal, Javier Roldán Díaz, María Amezcua Zabalza, Alfonso López Amago, Ainhoa Tolivia Olaiz, Amaia Elkano Telletxea, Marian Mendive San Martín eta Natalia Uranga Otaño jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek atxiki zaien zentroko edo eremuko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko, Osasun Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

IZEN-DEITURAK

TXANDA

LANP.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

EREMUA

SEXU DELITUEN

Arana Azpeitia, Miriam

Igoera txanda

0007927

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

B

Lander Igal, Yolanda

Txanda irekia

0037404

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

B

X

Roldán Díaz, Javier

Txanda irekia

0001247

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Amezcua Zabalza, Maria

Txanda irekia

0070945

OSASUN DEPARTAMENTUA

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

B

López Amago, Alfonso

Txanda irekia

0035117

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

B

X

Tolivia Olaiz, Ainhoa

Txanda irekia

0010124

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

B

Elkano Telletxea, Amaia

Txanda irekia

0009658

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO AGENTZIA

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

B

Mendive San Martin, Marian

Txanda irekia

0070019

OSASUN DEPARTAMENTUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Uranga Otaño, Natalia

Txanda irekia

0067712

OSASUN DEPARTAMENTUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Iragarkiaren kodea: F2113315