233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Larreen eta belarren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2021eko irailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Ameskoabarrengo Udalaren herri-lurretako larreen eta belarren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza.

2. Jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez gutxienez, onespen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki-taulan iragarri ondotik, epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Ondoren, horiek ebatziko dira.

3. Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrekin batera behin betiko testua ere argitaratuz. Foru araudian aurreikusten ez den orotan, aplikatu beharko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 127. artikulutik 133.era xedatzen dena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2114239