233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

188C/2021 EBAZPENA, irailaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko Sumando TV y Web SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Berriobeitiko Sumando TV y Web SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31008412012005), erregistro honetan 2021eko apirilaren 26an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko apirilaren 16an izenpetua eta 2021eko abuztuaren 17an eta 20an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berriobeitiko Sumando TV y Web SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2114042