233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Kirol entitateendako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Kirol entitateendako dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2021eko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2114006