233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

160C/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Tuterako Piher Sensors and Controls SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Tuterako Piher Sensors and Controls SAU enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 3100507201198), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko maiatzaren 25ean, eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek izenpetu baitzuten 2021eko maiatzaren 20an, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan (errege dekretu horrek hizpide du hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroa eta gordailua),

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tuterako Piher Sensors and Controls SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2112479