233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako determinazio egituratzaileetan. AR-1 banaketa eremua eta SGA-1 eta SGA-2 sistema orokor atxikiak. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 19ko 73E/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Obanosko Udal Plan Orokorreko hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa. AR-1 banaketa eremua eta SGA-1 eta SGA-2 sistema orokor atxikiak. Onespen hori 2021eko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an.

Hirigintzako araudia ematen da argitara, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Obanosen, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Onetsitako araudia (PDFa)*.

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2113495