233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 573. lurzatian.
Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen katastroko 2. poligonoko 573. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Calleja Otano, 8), Miguel Ángel Macaya Vidartek sustatua, jendaurreko epea igaro eta alegazioak ebatzi ondotik. Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren martxoaren 16ko 23/2021 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedaturiko izapideei jarraikiz.

Ondotik, xehetasun-azterketaren eduki arautzailea ematen da argitara, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz. Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113850