233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aurrekontuan aldaketak egiteko 1, 2 eta 3/2020 espedienteak. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2021eko martxoaren 29ko osoko bilkuran, 2021. urteko udal aurrekontuko 1. aldaketa onetsi zuen hasiera batez; ekainaren 28koan 2.a eta irailaren 27an 3.a.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lakuntzan, 2021eko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2114271