233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

404/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira 2020-2021 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira.

Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2021eko irailaren 3ko txostenaren bidez, 2020-2021 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia zuzentzen zaie goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartzen duten goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleei, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 91/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza eman eta ordaintzea I. eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 6.000,00 euro dira.

2. Laguntza ukatzea II. eranskinean ageri den eskatzaileari, bertan adierazitako arrazoiengatik.

3. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorren “Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak” izeneko 420001 42440 4800 322500 partidaren kargura eginen da (kontabilitate espedientea: 40002189). Deialdiaren id.: 555271.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “nafarroa.eus” atarian argitara daitezela agintzea.

5. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman edo ukatu zaien. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasuna Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte Ikasketen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko irailaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Emandako laguntzak

ABIZENAK

IZENA

EMANDAKO ZENBATEKOA

(eurotan)

GARATEA ALBÉNIZ

ASIER

1.357,14

OTSOA MARTÍNEZ

GAIZKA

857,14

PETRIRENA MORALES

GARAZI

1.214,30

RUIZ DOMÍNGUEZ

ROYMAN SMITH

1.285,71

SIMÓN OMEÑACA

PAULA

1.285,71

II. ERANSKINA

Ukatutako laguntzak

ABIZENAK

IZENA

UKATZEKO ARRAZOIA

SOTÉS ALDAMA

PILAR

Nazioarteko mugikortasunerako programa 2020-2021 ikasturtean egin behar zen

Iragarkiaren kodea: F2114180