233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Ordenantza fiskala, arautzen duena prezio publiko hau: 0-3 urte artekoendako zentroko kuota osagarria erroldaturik ez dauden erabiltzaileendako. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena prezio publiko hau: 0-3 urte artekoendako zentroko kuota osagarria erroldaturik ez daudenendako.

Iragarkia 2021eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Ondotik testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluak betez.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA PREZIO PUBLIKO HAU: 0-3 URTE ARTEKOENDAKO ZENTROKO KUOTA OSAGARRIA ERROLDATURIK EZ DAUDEN ERABILTZAILEENDAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da 0-3 urte artekoendako zentroaren zerbitzua erabiltzea Zizur zendean erroldatu gabeko haurrek.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Prezio publiko honen subjektu pasiboak dira 0-3 urte artekoendako zentroa erabiltzen duten pertsonak, Zizur zendean erroldatu gabe.

4. artikulua. Plazaren erreserba formalizatzean, erabiltzaileak idatziz aurkeztu beharko du Zizur zendeako Udalari dagokion moduluaren portzentajearen ordainketa bere gain hartzeko konpromisoa, bizi den tokiko Udalak edo familiak berak.

Tarifa

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa eranskinean agertzen da.

ARAU FISKALA, ARAUTZEN DITUENA PREZIO PUBLIKO HAUEK: 0-3 URTE ARTEKOENDAKO ZENTROKO KUOTA OSAGARRIA, ERROLDATURIK EZ DAUDEN ERABILTZAILEENDAKO

2021/-2022 ikasturteko tarifak

Kuota osagarria, erroldatu gabekoek 0-3 urte artekoendako zentroa erabiltzeagatik: 98 euro hilabetea, 10,6 hilabete.

Gazolatzen, 2021eko irailaren 20an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2114012