233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 30ean.

Aipatu iragarkian eginiko akatsa 2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31n, argitaratu iragarkiaren bidez zuzendu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2020 aldaketa.–Aparteko kreditua: 1.1533.62100 partida “Horma leheneratzea eta hezetasuna kentzea hilerri zaharraren inguruan”. Aparteko kreditua, 6.164,95 euro. Aurreko ekitaldiko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen kontura finantzatua.

2019ko ekitaldiko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen kontura finantzatu beharrekoa.

Artazun, 2021eko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2114063