233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Ordenantza, Udal jarduerak edo zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udal jarduerak edo zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza horren hasierako onespena argitaratu zen 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2an.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ez denez, onespena behin betikoa bihurtu da eta, aipatu ordenantzaren testu osoa argitaratzen da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eman zion idazketan. Ordenantza horrek honako hau dio, zehatz-mehatz:

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan ezartzen dira prezio publikoak, zehaztutako jarduerak edo zerbitzuak emateagatik, baita tarifak ere.

2. artikulua. Ludotekako zerbitzuaren erabiltzaile edo onuradunak daude arau honetako prezio publikoak ordaintzera behartuak.

3. artikulua. Arau honetako prezio publikoak dira 20 euro astean, adin guztietarako.

4. artikulua. Tasa ordaindu beharra jarduera edo zerbitzua ematen hastean sortuko da, edo eskatzen den unean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2114266