233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

41E/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Aurizberrin (Erroibarko udal mugartea) dagoen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Espedientea Iturissa Alojamientos SLk sustatua da, eta hirigintzako arauen 9. eta 13. artikuluei eragiten die.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak ekainaren 23an emandako 27E/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Aurizberrin (Erroibarko udal mugartea) dagoen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari. Espedientea Iturissa Alojamientos SLk sustatua da, eta hirigintzako arauen 9. eta 13. artikuluei eragiten die.

Ebazpen hori 2021eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan, espedientea hilabetez jendaurrean egon eta, aldi berean, ukitutako udalei entzunaldia emateko tramiteak bete zitezen. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Hirigintza antolamendurako tresna honetan determinazio batzuk ezarri eta aldatzen dira Aurizberrin (Erroibarko udal mugartea) dagoen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren antolamendu xehatuaren gainean. Aldaketaren xedea da ahalbidetzea instalazioak jartzea eraikinen fatxadaren eta bide publikoaren artean dagoen espazio libre pribatuan, beste alternatibarik ez badago eta haien ezarpena justifikatuta badago jardueraren produkzio prozesuari lotutako beharrengatik.

Espedientean Biodibertsitatearen Zerbitzuak 2021eko maiatzaren 20an emandako txosten bat dago, adierazten duena jarduketa ez dagoela ingurumen ebaluazio estrategikoaren aplikazio esparruan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2021eko abuztuaren 31ko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Aurizberrin (Erroibarko udal mugartea) dagoen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Espedientea Iturissa Alojamientos SLk sustatua da, eta hirigintzako arauen 9. eta 13. artikuluei eragiten die.

2. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Erroibarko Udalari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Udalez gaindiko plan sektoriala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2113916