232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariaren ebazpena, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifa onestekoa

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen errege dekretu horrek) eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2021eko martxoaren 1eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2021eko maiatzaren 7an, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta balioen proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2021eko ekainaren 6an, 12an eta 21ean Errioxako, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifa jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 26,62922897 euro/ha.

2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 7,98876869 euro/ha.

3.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00633890 euro/m3.

4.–Metro kubikoak, horniduran eta industrian erabiltzeko: 0,05534600 euro/m3.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Lodosako ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 2an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2113454