232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren dekretua. 10/2021 Ebazpena, 2021eko irailaren 14koa.

Urzainkiko Udaleko alkate udalburu Félix Galetx Laianak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan esleitzen zaion eskumena erabiliz (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik alkateordeei dagokiela, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Ikusirik, eritasunagatik, beharrezkoa dela alkatea ordeztea bere karguari dagozkion eginkizun guztietan.

Horrenbestez, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez),

EBAZTEN DUT:

1–Virginia Atanes Galech alkateordeari eskuordetzea Alkatetzaren eginkizunak, berariaz bere esku utziz aplikatzekoa den araudiaren eta hura garatzeko erregelamenduaren arabera alkatetza honi dagozkion eginkizun guztiak, betiere araudi horietan jasotako mugekin eta gaixotasunak dirauen bitartean. Halaber, baimena ematea Udalaren kontuetan banku-eragiketak egiteko.

2.–Organo eskuordetuak epe horretan egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2 568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

3.–Ebazpen honen berri ematea Virginia Atanes Galechi. Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio.

4.–Ebazpen honetan ezarri ez den guztian zuzenean aplikatuko da agintzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.

5.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

Argitara dadin igortzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Horrela ebazten eta agintzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urzainkin, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Félix Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2114046