232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, 2021eko irailaren 17ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onartu zuen:

Alkatetzaren dekretua, eskumenak eskuordetzeko kanpoan den bitartean.

–Egintzaren oinarriak:

Alkatetzak 2021eko abuztuaren 19an emandako 2021-0645 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen luzatzea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen aldeko alkatetzaren eskumenen eskuordetzea, titularraren baja medikoa luzatzearen ondorioz.

Ikusita irailaren 19an laneko kontingentzia arrunteko egoerak bere horretan jarraitzen duela, egoki da 2021eko urriaren 19ra arte luzatzea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen aldeko eskumenen eskuordetzea.

–Zuzenbideko oinarriak:

Hori guztia, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin, nahiz eta aipatutako ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen duen indarra.

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetza honi dagozkion eskudantzia guztietarako Edorta Beltzunegi López lehen alkateordea eskuordetzea 2021eko urriaren 19ra arte, egun hori barne.

2. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko irailaren 17an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2113908