232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2021eko plantilla organikoaren behin-behineko etetea

Udal honek, 2021eko irailaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. 2021eko plantilla organikoaren ondorioak etetea, lanpostuetako osagarri hauen goititzeei dagokienez: langile guztien lanpostuko osagarria, salbu eta idazkariarena, kontu-hartzailearena eta uren zerbitzuko ofizialarena (iraungitzeko), zerbitzu osagarrietako 9 lanpostuetako 7ren arrisku bereziko osagarria eta, azkenik, kirol eta kultur koordinatzailearen lanaldiaren luzapeneko osagarria. Hori guztia, 2021eko plantilla organikoa behin betiko onesteko erabakia irmo bihurtu arte.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

3. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira.

Cortesen, 2021eko irailaren 20an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2113905