232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondoren zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Jarduera sailkatuak: LFIPA 4C eranskina.

Sustatzailea: Transportes Aguirre Lostado SL.

Jarduera: agregakinen planta.

Tokia: Cabanillas, 2. poligonoa, 5.075. lurzatia.

Cabanillasen, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2114357