232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Kontuan hartuz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibideak, alkateek ezkontza zibilak baimentzeari buruz; kontuan hartuz, orobat, ezartzen dena Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horietan araututakoarekin bat datozen gainerako aginduetan.

Alkatetza honek,

EBAZTEN DU:

1. Udal honetako zinegotzi guztiei eskuordetzea Udaletxean ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da.

Aiegin, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2113924