232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udalak, 2021eko irailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Alkatearentzat ezartzea kalte-ordaina edo konpentsazioa, aurreko ebazpenean esleitutako %70, karguaren betebeharrak betetzeko, hots, joateagatik udalera, osoko bilkuretara, kide anitzeko organoetako batzordeetara eta bileretara. Zenbateko horri PFEZari dagokion atxikipena aplikatuko zaio (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

2. Zinegotzientzat ezartzea kalte-ordaina edo konpentsazioa, aurreko ebazpenean esleitutako %30, karguaren betebeharrak betetzeko, hots, joateagatik osoko bilkuretara, kide anitzeko organoetako batzordeetara eta bileretara. Zenbateko horri PFEZari dagokion atxikipena aplikatuko zaio (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

3. Halaber, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, behin horiek justifikatu eta behar diren fakturak aurkeztu ondoren.

4. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

5. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluarekin (lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak).

Anuen, 2021eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2114111