232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Allotz-Montalbango eskualdeko lurzatiak biltzeko erabakia.

Allotz-Montalbango eskualdeko lurzatien bilketan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak onetsi duela, irailaren 13ko 998/2021 Ebazpenaren bidez, eskualde horretako lurzatiak biltzeko erabakia, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin. Lurzatien bilketa hori onura publikokoa dela deklaratu zen maiatzaren 22ko 63/2019 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean izanen da Allozko Eskolako lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hauek dira aipatu dokumentua osatzen duten agiriak, interesdunek aztertu ahal izanen dituztenak: memoria; jabeen zerrenda, ordena alfabetikoan; kargen titularren eta jabetza inplikatzen duten beste egoera juridiko batzuen zerrenda; kargen eta jabetzarik inplikatzen ez duten beste egoera juridiko batzuen titularren zerrenda; jabeen benetako ekarpenak, ondasun moten eta lur moten arabera; jabeen benetako ekarpenak, laborarien eta lur moten arabera; jabe bakoitzaren guztizko ekarpenak, laborarien, murriztapen koefizientearen eta masa komunen arabera; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; esleipenen fitxak, finken planoak eta lurren sailkapena, eta finken irudia, ingurumen balioak eta balio kulturalak zehaztuta.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen dute biltzean interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1), Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3. solairua, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2113614