232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

350/2021 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2021-2022 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak 2.3 artikuluan dioenez, musikako goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntza gara dadin. Aditzera ematen du, bestetik, hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 126/2021 Ebazpenaren bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2021-2022 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

2021eko uztailaren 23an eman zen argitara deialdian aurkeztutako bi proiektuen behin betiko zerrenda eta behin-behineko kontzesioa, deialdiaren atal bakoitzean biei emandako puntuazioak adierazita.

Behin-behineko kontzesio horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, alegaziorik jaso ez denez, bidezkoa da ebazpen bat onestea, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2021-2022 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko.

Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita zein den behin betiko kontzesioa puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuetarako, 5 puntu edo gehiago eskuratu dutenen artean.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 20ko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2021-2022 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

–Javier Liébana Castillo jauna.

–Carolina Queipo Gutiérrez andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta www.nafarroa.eus zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora, bai eta interesdunei ere.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113103