232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2473/2021 EBAZPENA, irailaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Zulima Puente Varona andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizainaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen erizain izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Deialdi hori 2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ekoan.

Abenduaren 13ko 2226E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Otsailaren 21eko 312E/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (108 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita. Ebazpen hori gero aldatuko zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 13ko 451E/2018 Ebazpenaren bidez.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2019ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 171/2020 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren.

Aipatutako lanpostu horietatik 7 ez ziren bete, lanpostuen hartzaileek uko egin ziotelako izendapenari, ez zirelako lanpostuaz jabetu edo eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzuak kontratu finkoarekin ematen ari zirelako Administrazio Publiko honetan edo beste batean.

Hortaz, izendapen-proposamen osagarria egin ondoren, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituztela egiaztaturik, proposatutako izangaietatik sei izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien urriaren 13ko 2361/2020 Ebazpenaren bidez. Bertan behera geratu zen Cristina Arroyo Manzanal andrearen izendapena, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.

Azkenik, Lidia Cumplido Viéitez andreari, desgaitasuna dutenen txandako izangaiari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Bat etorriz deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin, bidezko da baja hori betetzea gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin. Horretan oinarriturik, 2021eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, Zulima Puente Varona andrea, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenen txandako izangaia, izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zulima Puente Varona andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizainaren lanpostuan aritzeko, eta hari esleitzea plantillan 63590 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko irailaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2113777