231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERBINTZANA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan. Izendapen proposamena

2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Berbintzanako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (plantilla organikoan 3-B 2 zenbakiarekin identifikatua), lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan aritzeko. Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, hautaprobak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak argitara emanen du, Berbintzanako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizio-lehiaketako kalifikazioekin batera, guztira lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Halaber, alkateari igorriko dizkio, espediente osoarekin batera, zerrenda hori eta oposizio-lehiaketan guztira puntu gehien lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bada, deialdian ezarritako hautaprobak bukatuta, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betetzeko, kalifikazio epaimahaiak alkateari igorri dio honako izangai hau izendatzeko proposamena, bera baita puntu gehien eskuratu duena:

JAVIER CHOCARRO SUESCUN

Berbintzanan, 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2114095