23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2021eko urtarrilaren 18ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

...

Bigarrena.–Oltza zendeako Bake Epaitegia: Miguel Angel Unzue Ozcoidi jauna, ordezko bake epaile.

Hirugarrena.–Arruazuko Bake Epaitegia: Iban Zafra Capapay jauna, ordezko bake epaile.

Laugarrena.–Aguilar Kodesko Bake Epaitegia: María Martínez Labeaga andrea eta Guadalupe Sillero Díez andrea, bake epaile titularra eta ordezko bake epaile.

Bosgarrena.–Santakarako Bake Epaitegia: María Pilar Lanas Navarro andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Tebas-Muru Artederretako Bake Epaitegia: Jorge Oroz Biurrun jauna eta Raquel Obanos Irure andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Aurizko Bake Epaitegia: Manuel Pedroarena Etulain jauna, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Barillasko Bake Epaitegia: Juan Antonio Fuentes Fernández jauna eta Isidro Soria Baigorri jauna, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2101100