23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-871

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Iltzarbeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: izenik gabeko erreka (Udarbe ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ollaran (Nafarroa).

Isurketak 3.000 m³-ko bolumena du urtean, gehienez; iragazki biologikoa duten bi hobi septikotan tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza) edo Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7).

Zaragozan, 2020ko abenduaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2100741