23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-769

Julián Carlos Mezo Legarrak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Julián Carlos Mezo Legarra.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Linares ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Torralba del Río (Nafarroa).

Isurketak 50 m³-ko bolumena du urtean gehienez, eta 1 m³-ko edukiera duen hobi septikoaren bidez tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza) edo Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7).

Zaragozan, 2020ko abenduaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2100726