23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batzarrak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitatearen 2021eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Monteagudoko Udaleko idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen toki entitatea) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Monteagudon, 2020ko abenduaren 22an.–Batasuneko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2100680