23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa

Ikusirik badela akats bat iragarki batean, 2021eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ekoan, zuzendu behar da, eta, hala, agintzen da zuzenketa egin dadila iragarki honetan: “Tarifen aldaketa, Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena”. Beraz, I. eranskineko 4. puntuko b) apartatuan, “Kopuru finkoa, 5,30 euro” dioen tokian, hau behar du: “kopuru finkoa, 5,99 euro”.

Tafallan, 2021eko urtarrilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2101020