23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko azaroaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 865.462,34 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 100 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 894.062,34 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 788.114,74 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 87.639,73 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 350 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 17.837,87 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 120 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 894.062,34 euro.

Buñuelen, 2021eko urtarrilaren 18an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2100784