23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ollarango Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Zinegotziek 850 euroko saria jasoko dute, 2020. urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko. Sari horiek ordainduko dira gastu gisa eta aplikatuko zaie pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona.

2.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntua.

Ollaranen, 2021ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, David Ventura Campion.

Iragarkiaren kodea: L2100574