23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; baldin aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ollaranen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2100573