23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2021eko plantilla organikoa

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin bat. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4an.

Lanpostuaren izena

Idazkaria, zerbitzu bateratua Gesalazko Udalarekin. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bitartekoa. Hutsik. Graduak: 3.

Langileen izen zerrenda

María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui. Idazkaria. Maila: A. Jardunean.

Jaitzen, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2101016