23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoan, herritar edo interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedatuarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta 270/1998 Foru Dekretua. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zaren, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2100865