23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatutakoarekin.

Petilla Aragoin, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2100872